Kanpo kaia legezkoa ote den galdetu dio Aralarrek Europako Batzordeai
Aralarrek, Europako Parlamentuan duen ordezkaritzaren bitartez, kanpo kaiaren proiektuak legedia betetzen ote duen galdetu dio Europako Batzordeari. Horrez gain, “Penintsularen iparraldeko gunea, ekologikoki aberatsenetakoa, babestearekin osagarr...
Aralarrek, Europako Parlamentuan duen ordezkaritzaren bitartez, kanpo kaiaren proiektuak legedia betetzen ote duen galdetu dio Europako Batzordeari. Horrez gain, “Penintsularen iparraldeko gunea, ekologikoki aberatsenetakoa, babestearekin osagarria den eta proiektu horren inguruan Batzordeari kontsultarik egin ote dioten galdetu diogu”. Europako Batzordeak sei asteko epea du Aralarrek egindako galdera horiei erantzuteko.
Europako legediak babestutako gunea izendatzeko erabili ziren balio naturalak ezin direla arriskuan jarri gogorarazi du Aralarrek.
“Kanpo portua eraikitzeak ez du bere bideragarritasun ekonomikoa bideratzen, ezta Pasaiako badian lanpostuak sortzea eta ingurumen baldintzak hobetzea”, nabarmendu du Aralarrek.