Greba orokorra nabaritu da Hondarribian
Hondarribian, gaurko hainbat sindikatuk deitu duten greba orokorra nabaritu da eta pikete informatiboek euren lana egin dute. Ertzaintzak zaintza lanak egin ditu Txiplau inguruan, eta baita gasolindegian ere.
Industrian, Txiplau inguruko enpresen erdia itxita daude eta eraikuntza lanak ere geldirik daude. Komertzioen %50a ere itxita dago goizetik eta Eroski, Hondarribiko saltokirik handiena itxita dago. Hezkuntzan, ikastetxeetako irakasleen eta langileen gehiengo zabal batek bat egin du deialdiarekin.