Egunerokotasuna geldirik
Pasaian erantzuna izaten ari da hainbat sindikatuk deitutako greba orokorrak. Udala erabat itxita dago, baita Portua ere. Trintxerpen eta San Pedron ia erabatekoa izan da erantzuna; denda txikiek, tabernek eta establezimenduek pertsiana botat...
Pasaian erantzuna izaten ari da hainbat sindikatuk deitutako greba orokorrak. Udala erabat itxita dago, baita Portua ere. Trintxerpen eta San Pedron ia erabatekoa izan da erantzuna; denda txikiek, tabernek eta establezimenduek pertsiana botata dute. Bankuek, ordea, ateak zabaldu dituzte eta pikete informatiboen azalpenak entzun ondoren, hainbatek ixtea erabaki dute.
Ertzaintzaren presentzia izan da. Trintxerpen, esaterako, dendari batek deituta azaldu dira eta pikete informatiboen atzetik ibili dira goizean zehar.







