Aldundiak eguneko zentroaren lagapena onartu du
Gizarte Politikako eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketa Sailaren eskutik, Lezon eguneko zentroa jartzeko doako lagapena egitea onartu zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lezoko Udalak Auñamendi kaleko 10-12 zenbakietako behe solairuko 319 metr...
Gizarte Politikako eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketa Sailaren eskutik, Lezon eguneko zentroa jartzeko doako lagapena egitea onartu zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Lezoko Udalak Auñamendi kaleko 10-12 zenbakietako behe solairuko 319 metro koadroko lokala utziko dio Aldundiari.
Foru erakundeak adierazi duenez, gizarte zerbitzuen II. mapan Oarsoaldeak eguneko zentroetan 174 plaza eduki behar ditu. Orain 171 plaza daudela jakinarazi dute, baina guztiak Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Pasaian daude. Horrela, Lezon ez dago eguneko zentroko plazarik. Aurten hamabi plaza esleituko dituzte eta guztira 30 dituzte hitzartuta.
Abenduan onartu zuen Udalak
Abenduaren bateko osoko biluran onartu zuen Lezoko Udalbatzak Auñamendi kaleko lokala Aldundiari lagatzea.
Azaroan bukatu zituzten lokala egiteko obrak. Orduan ere jarri zioten izena eguneko zentroari: Xoxolur.