Kanpaina berria abiatu du Iratzarri gazte erakundeak

Iratzarri gazte erakundeak gaur aurkeztu du abian jarri duen kanpaina berria. Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara lemapean, “gazte ezkertzale eta abertzaleen ahotsa transmititzea da helburua”, esan dute. Gazteen iritzia ezagut...

Iratzarri gazte erakundeak gaur aurkeztu du abian jarri duen kanpaina berria. Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara lemapean, “gazte ezkertzale eta abertzaleen ahotsa transmititzea da helburua”, esan dute. Gazteen iritzia ezagutzeko azken hilabeteetan asanbladak eta eztabaidak sortu dituztela azaldu dute Aralarko gazte erakundeko kideek. Hego Euskal Herrian egingo duten kanpainan, bakean bizitzeko eskubidea; feminismoa; arrazismoaren aurkako borroka; erabakitzeko eskubidea; sexu eta genero  askapena; ikasleen borroka eta borroka ekologista aldarrikatuko dituzte. “Horien gaineko informazioa www.eraikitzen.org blogean jaso daiteke”, jakinarazi dute.

Grebarekin bat egiteko deia
Iratzarriko kideek “euskal gazteriari, hegoaldeko gehiengo sindikalak biharko deitutako greba orokorrarekin bat egiteko” deia luzatu diote, “gazteria eta emakumeak gara egoera hau gehien sufritzen dugunak eta horren  aurrean ez gara isilduko”, gaineratu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.