Udalbiltza auziko hogei akusatuak absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak. Gomez Bermudez epaimahaiburuak gaur jakinarazi die erabakia auzipetuei. ez du delitu zantzurik ikusi hautetsien elkarte gisa erakunde horrekin aurrera eramandako jardunean. Fiskalak, aldiz, hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen zuen 19 auzipeturentzat, Udalbiltzako izatea “erakunde terroristako” kide izatea zela iritzita. Esan bezala, ordea, Javier Gomez Bermudez epailea buru izan duen epaimahaiak errugabetu egin ditu guztiak.
2003ko apirilean egin zuten Udabiltzaren aurkako polizia operazioa, Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, joan den uztailaren 15ean ekin zioten epaiketari, eta urriaren 26an amaitu zen, auzipetuek azken hitza hartuta.
21 auzipetu zeuden
Udalbiltza auzian. Fiskalak 20rentzat hamarna urteko kartzela zigorra eskatu zuen -Xabier Alegriarentzat ez zuen zigorrik galdegin-, ETArekin harremana izan zutelakoan. Dignidad y Justicia herri akusazioak 21 auzipetuentzako 14 eta 23 urte arteko espetxea eskatu zuen. Defentsak, absoluzioa.
Javier Gomez Bermudez izan da epaimahaiburua, Egunkaria-ko itxiera kasuko epaiketan bezala -hemen absoluzioa- eman zuen, joan den apirilaren 12an-.Auzipetu dituzten eskualdeko bost lagunak honakoak dira: Xabier Iragorri eta Larraitz Sanzberro oiartzuarrak; Imanol Esnaola eta Xabier Alegria lezoarrak (bigarrena espetxean dago,
18/98 auziagatik, eta horregatik zigor eskaera kendu zioten) eta Juan Carlos Alduntzin pasaitarra.
null