Gaur emango dute 'Udalbiltza auziko' epaia
Hogei auzipetuentzako hamarna urteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak. Auzitegi Nazionalak ez ditu Madrilera deitu; epaia idatziz jakinaraziko die. Atzo elkarretaratzeak egin ziren guztiek aske behar dutela aldarrikatzeko. Oarsoaldea eta Bidasoan bost dira auzipetuak, denak Oarsoaldekoak: Xabier Iragorri eta Larraitz Sanzberro oiatzuarrak, Xabier Alegria eta Imanol Esnaola lezoarrak eta Juan Carlos Alduntzin pasaitarra.