Euskara ikasi nahi duten etorkinek, matrikula egin dezakete
Etorkinei zuzendutako AISA ikastaroan matrikulatzeko epea zabaldu du Udaleko euskara zerbitzuak. HABE eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatutako ikastaroaren bidez, etorkinak euskararekin eta euskal gizartearekin harremanetan jartzea da helbur...
Etorkinei zuzendutako AISA ikastaroan matrikulatzeko epea zabaldu du Udaleko euskara zerbitzuak. HABE eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatutako ikastaroaren bidez, etorkinak euskararekin eta euskal gizartearekin harremanetan jartzea da helburua.
AISA 60 orduko ikastaroa da eta parte hartzen dutenek sei eskola ordu jasotzen dituzte, hiru egunetan banatuta. Ikastaroaren bidez, agurrak; zenbakiak; familia; eskola; garraioa; osasuna eta kirola gaiekin harremana duten hitzak ezagutzen dituzte, besteak beste. Ikastaroak, hamar euro balio ditu eta apirilean hasiko da. Interesdunek euskara zerbitzuaren 943 44 96 13 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko urtarrilaren 31 baino lehen.