Etziko Ikasle Egun Txikian hezkuntza eredu propioa aldarrikatuko dute gazteek
Amurrioko Ikasle Egunaren ostean, Ikasle Egun Txikia antolatu dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek etzirako. Egun osoan zehar ez da ekitaldirik faltako, eta Ikasle Abertzaleek nabarmendu dute “jaia eta aldarrikapena” batuko dituen ekimena izango dela. Batik bat euskal hezkuntza eredu propioa sustatuko dute bertan: “Espainiako eta Frantziako estatuek inposatutako hezkuntza ereduei uko egin eta alternatiba propio eta zilegiak baditugula adierazi nahi dugu”. Hori laburbiltzen duen leloa dute: Eraikiz, borrokatuz, alternatibak sortuz. Egun luzea izango dute aurretik goizean goiz hasiko baitira ekimenekin goizaldeko ordu txikietara arte. Eguerdian atseden hartuko dute bertso bazkarian. Bertan, Gaztelumendi anaien konpainia izango dute, otordua ongi girotzeko. Bazkarirako txartelak 8 euroren truke lortu ahal izango dira Errenteria-Oreretako Landaren, Oiartzungo Makutxon eta Pasai Donibaneko Itziarren. Gauean eguna ongi bukatzeko musikari egingo diote tartea. Honako talde hauek joko dute Gaztetxean: Arma tiro punk, Skasti, Alanbrada eta Destr-oi!. Ikasle Abertzaletik adierazi dutenez, egun alaia izatea nahi dute, “baina atzean duguna ahaztu gabe, etorkizuneko Euskal Herrian merezi duen hezkuntza sistema aldarrikatuz”. Egitaraua 10:00: Ikastetxeen eta unibertsitateko ikasleen arteko olinpiada erreibindikatiboak Esmalterian. 12:30: Aldarrikapenez betetako kalejira herrian zehar. 13:00: Ekitaldia, Xenpelar plazan. 14:00: Bertso bazkaria Orereta ikastolan. 18:00: Joko poteoa Txiki tabernatik. 21:30: Kontzertuak gaztetxean: Arma tiro punk, Skasti, Alanbrada, Destr-oi!. Bazkarirako txartelak 8 [...]
Amurrioko Ikasle Egunaren ostean, Ikasle Egun Txikia antolatu dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek etzirako. Egun osoan zehar ez da ekitaldirik faltako, eta Ikasle Abertzaleek nabarmendu dute “jaia eta aldarrikapena” batuko dituen ekimena izango dela.
Batik bat euskal hezkuntza eredu propioa sustatuko dute bertan: “Espainiako eta Frantziako estatuek inposatutako hezkuntza ereduei uko egin eta alternatiba propio eta zilegiak baditugula adierazi nahi dugu”. Hori laburbiltzen duen leloa dute: Eraikiz, borrokatuz, alternatibak sortuz.
Egun luzea izango dute aurretik goizean goiz hasiko baitira ekimenekin goizaldeko ordu txikietara arte. Eguerdian atseden hartuko dute bertso bazkarian. Bertan, Gaztelumendi anaien konpainia izango dute, otordua ongi girotzeko. Bazkarirako txartelak 8 euroren truke lortu ahal izango dira Errenteria-Oreretako Landaren, Oiartzungo Makutxon eta Pasai Donibaneko Itziarren.
Gauean eguna ongi bukatzeko musikari egingo diote tartea. Honako talde hauek joko dute Gaztetxean: Arma tiro punk, Skasti, Alanbrada eta Destr-oi!.
Ikasle Abertzaletik adierazi dutenez, egun alaia izatea nahi dute, “baina atzean duguna ahaztu gabe, etorkizuneko Euskal Herrian merezi duen hezkuntza sistema aldarrikatuz”.
Egitaraua
10:00: Ikastetxeen eta unibertsitateko ikasleen arteko olinpiada erreibindikatiboak Esmalterian.
12:30: Aldarrikapenez betetako kalejira herrian zehar.
13:00: Ekitaldia, Xenpelar plazan.
14:00: Bertso bazkaria Orereta ikastolan.
18:00: Joko poteoa Txiki tabernatik.
21:30: Kontzertuak gaztetxean: Arma tiro punk, Skasti, Alanbrada, Destr-oi!. Bazkarirako txartelak 8 euroan lor daitezke Landaren (Orereta), Makutxon (Oiartzun) eta Itziarren (Pasai Donibane).