EATek emaitza onak lortu ditu Euskadiko Kros Txapelketan
EATeko korrikalariek emaitza onak lortu dituzte igandean Araian (Araba) egindako Euskadiko Kros Txapelketan. Gizonezkoen lasterketan, EATko korrikalari Angel Macias 22.en iritsi zen helmugara. Herriko atletismo taldearen hitzetan “lasterketan eus...
EATeko korrikalariek emaitza onak lortu dituzte igandean Araian (Araba) egindako Euskadiko Kros Txapelketan. Gizonezkoen lasterketan, EATko korrikalari Angel Macias 22.en iritsi zen helmugara. Herriko atletismo taldearen hitzetan “lasterketan euskal korrikalari onenen ondoan aritu da Macias eta sailkapen oso ona lortu du”.
Emakumeen probari dagokionean, EATko korrikalari Lurdes Oiartzabalek hamalaugarren postua lortu zuen. Atletismo taldearen arabera, “Oiartzabalek lasterketa gozatu egin zuen”. Lortutako emaitzak “San Silbestre lasterketan, gure taldeko korrikalariek lortutako emaitzak kasualitatea ez zirela izan erakusten dute”.
Nazioarteko krosa
EATko korrikalari Lurdes Oiartzabalek etzi Elgoibarren egingo den Nazioarteko Krosean parte hartuko du eta bertan punta-puntako korrikalariekin lehiatu beharko du. EATren ustez, aurreko lehiaketatik errekuperatzeko denbora izan ez badu ere, “orain arte erakutsi duen maila bera erakutsiko duen zalantzarik ez dugu, eta Elgoibarko txapelketatik igandean Araiatik itzuli garen bezain pozik itzuliko gara etzi”, gaineratu dute herriko atletismo taldeko ordezkariek.