XVI. Errenteria Hiria Laburmetraien Lehiaketa, zabalik
Otsailaren 4ean amaituko da XVI. Errenteria Hiria Laburmetraien Lehiaketan lanak aurkezteko epea. Errenteriako udalak antolatutako lehiaketarekin «gazteen artean ikus-entzunezko artea sustatu» nahi dituztela azaldu du eta gaineratu duenez « batez ...
Otsailaren 4ean amaituko da XVI. Errenteria Hiria Laburmetraien Lehiaketan lanak aurkezteko epea. Errenteriako udalak antolatutako lehiaketarekin «gazteen artean ikus-entzunezko artea sustatu» nahi dituztela azaldu du eta gaineratu duenez « batez ere, gure eskualdeko gazteen artean». Izan ere, 16 eta 30 urte arteko gazteek har dezakete parte film laburren lehiaketan. Lan guztiak jatorrizkoak eta 2008 urteaz geroztik eginak behar dute izan. Gaia, egileak aukeratutakoa izango da eta edozein hizkuntzatan aurkez daiteke lana. Jatorrizko lanak DVD formatuan aurkeztu beharko dituzte parte-hartzaileek eta 15 minutuko iraupena izango dute gehienez.
Sari banaketa
Aurkeztutako lan guztien artean, hoberenak aukeratuko ditu epaimahaiak, eta horiekin jailadia antolatuko dute apirilaren 8a, 9a eta 10ean. Herritarrek hiru egun horietan zehar izango dute filmak ikusteko aukera.
Guztira bost sari banatuko ditu, Hezkuntza eta Gazteria Saileko zinegotziak, Ikus-entzunezko hiru adituk eta Kultura, Hezkuntza eta Gazteria saileko teknikariak osatutako epaimahaiak. Apirilaren 9an irabazleak aukeratuko baditu ere, epaimahaiak, apirilaren 10ean egingo du sari banaketa. Film laburrik onenak 1000 euro, diploma eta garaikurra jasoko ditu; bigarrenak, 600 euro, diploma eta garaikurra; Oarsoaldeko ekoizpenik onenak 600 euro eta diploma; Publikoaren sariak 300 euro eta diplomaemango dizkio aukeratutako filmearen egileari eta Oarsoaldeko hoberenak, azkenik, 300 euro, diploma eta garaikurra jasoko ditu.