U27ko greban parte hartzera deitu dute
Oarso Bidasoko ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek urtarrilaren 27ko greba orokorrean parte hartzera animatu dituzte bi eskualdeko herritarrak. Xabier Perez ELAko ordezkariak eta Zorion Ortigosa LABekoak egin dute greba orokorraren aurkezpena gaur goizean: “Orain krisiaren errudunek pentsio sistema publikoa daukate jomugan”, adierazi dute. Zentzu horretan, Espainiako Gobernuak hartu nahi dituen neurriak gogorarazi dituzte: “Erretiro adina 67 urtetara luzatzea, pentsioa izateko beharrezkoak diren kotizazio urteak handitzea, arautzeko oinarria kalkulatzeko urte gehiago kontuan hartzea, jasotzen den diru kopurua murriztea eta pentsioek eros ahalmenari eusteko betebeharra ezabatzea”. Neurri horiek “pentsio sistema publikoarekin amaitzeko aitzakia” direla uste dute sindikatuek, ondoren, “espekulatu ahal izateko”. Ildo horretatik, “lapurreta hutsa” dela uste dute, “lapurreta legala”. ELA eta LABeko ordezkariek gaineratu dute botere ekonomikoak botere politikoarekin batera gauzatutako lapurreta dela: “Ika-mika elektoralistetatik harago, instituzio guztiek, bai Gasteiz eta Iruñekoak eta baita Madrilgoak ere, PSOE-PSE, EAJ, UPN buru direla jarraitu beharreko bidea konpartitzen dute”. Horrenbestez, “nahikoa da” esateko eta beste eredu bat eraikitzeko garaia dela adierazi dute, 2009an proposatutako dekalogoaren bidez. Dekalogoan honako puntuak biltzen dira: enplegua sortu behar dela, baina kalitatekoa; gazteak eta emakumeak lan merkatuan sartu behar direla; fiskalitate justu eta progresiboa martxan jarri behar dela; eta euskal langileek beren pentsio sistema erabakitzeko eskumena izan [...]
Oarso Bidasoko ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek urtarrilaren 27ko greba orokorrean parte hartzera animatu dituzte bi eskualdeko herritarrak. Xabier Perez ELAko ordezkariak eta Zorion Ortigosa LABekoak egin dute greba orokorraren aurkezpena gaur goizean: “Orain krisiaren errudunek pentsio sistema publikoa daukate jomugan”, adierazi dute.
Zentzu horretan, Espainiako Gobernuak hartu nahi dituen neurriak gogorarazi dituzte: “Erretiro adina 67 urtetara luzatzea, pentsioa izateko beharrezkoak diren kotizazio urteak handitzea, arautzeko oinarria kalkulatzeko urte gehiago kontuan hartzea, jasotzen den diru kopurua murriztea eta pentsioek eros ahalmenari eusteko betebeharra ezabatzea”.
Neurri horiek “pentsio sistema publikoarekin amaitzeko aitzakia” direla uste dute sindikatuek, ondoren, “espekulatu ahal izateko”. Ildo horretatik, “lapurreta hutsa” dela uste dute, “lapurreta legala”.
ELA eta LABeko ordezkariek gaineratu dute botere ekonomikoak botere politikoarekin batera gauzatutako lapurreta dela: “Ika-mika elektoralistetatik harago, instituzio guztiek, bai Gasteiz eta Iruñekoak eta baita Madrilgoak ere, PSOE-PSE, EAJ, UPN buru direla jarraitu beharreko bidea konpartitzen dute”.
Horrenbestez, “nahikoa da” esateko eta beste eredu bat eraikitzeko garaia dela adierazi dute, 2009an proposatutako dekalogoaren bidez. Dekalogoan honako puntuak biltzen dira: enplegua sortu behar dela, baina kalitatekoa; gazteak eta emakumeak lan merkatuan sartu behar direla; fiskalitate justu eta progresiboa martxan jarri behar dela; eta euskal langileek beren pentsio sistema erabakitzeko eskumena izan behar dutela.
Hori lortzea herritarren esku dagoela iritzi diote, eta “ekonomia herritarren mesedetan” egon dadin borrokatu behar dutela. Urtarrilaren 27an, horrenbestez, grebari batzeaz gain, kalera ateratzeko deialdia egin dute. Horretarako, hainbat ekimen antolatu dituzte. Ekimen nagusia Donostian izango da hilaren 27an, 12:00etatik aurrera. Hiru zutabeko manifestazioak irtengo dira hainbat txokotatik eta horiek 12:30ean Bulebarretik aterako den manifestazioari batuko zaizkie.
Errenteria-Oreretan arratsaldean izango da manifestazioa, 18:00etan, Zumardian. Irunen ere ordu berean aterako da martxa Zabaltzatik.
Urtarrilaren 27rako greba deialdiaren audioa entzun daiteke.
Grebaren atxikimenduak
- Talleres ZB
- Pasaiako Portu Agintaritza
- Niessen
- CAF
- Errenteriako Udala
- Oiartzungo Udala
- Pasaiako Udala
- Camara
- Goiar
- Ramon Vizcaino
- Talleres Pasai
- Catelsa
- SNA Europe
- Lezoko Udala
- Tesilsa
- Iberconta
- Mariskone
- Excavaciones Orsa
- Beissier
- Farvital
- Urkabe benetan
- Carrefour
- Serviocio
- Nakulas
- San Jose Lopez
- Herribus
- Autoberri
- Salva
- Ulahi
- AMDS Processing
- Aceralia Tubos
- Funvera
- Savera
- Plasticos Alai
- Onity
- Zardoya Otis
- Alcad