Pirritx eta Porrotxen saiorako sarrerak, larunbatean salgai
Urtero bezala Ugaldetxo Kultur Taldeak antolatuta eta Oiartzungo Udalaren laguntzaz, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen ikuskizuna izango da herrian. Ongi etorri Pupu eta Lore emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute herriko haurrek hilaren 30ea...
Urtero bezala Ugaldetxo Kultur Taldeak antolatuta eta Oiartzungo Udalaren laguntzaz, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen ikuskizuna izango da herrian. Ongi etorri Pupu eta Lore emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute herriko haurrek hilaren 30ean, Elorsoro kiroldegian.
Aurten ere, iaz bezala, sarrera guztiak (1.500) Elorsoro kiroldegiko leihatilan erosi beharko dira aldez aurretik. Horretarako, etzidamu (larunbatean) irekiko dute kiroldegiko leihatila, 15:00etatik 19:00etara. Gehienez, pertsona bakoitzak zortzi sarrera erosi ahal izango ditu.
Sarreren prezioa bost eurokoa izango da haurrentzat (2 urtetik gorakoentzat) eta 8 euro helduentzat.
Azken urteetan ikuskizun horrek izaten duen arrakasta kontuan hartuta, antolatzaileek dei berezia egin diete gurasoei lehentasuna emateko sarrerak haurrentzako erosteari.