Lujanbio hirugarren txakurnikros proban
Juan Mari Lujanbio sanjuandarrak bere txakur Bubusekin batera, hirugarren postua lortu zuen bere mailan (beteranoak-40) eta bosgarrena sailkapen orokorrean Espainiako I. Txakurkros Koparen hirugarren jardunaldian. Proba joan den igandean jokatu zuten ...
Juan Mari Lujanbio sanjuandarrak bere txakur Bubusekin batera, hirugarren postua lortu zuen bere mailan (beteranoak-40) eta bosgarrena sailkapen orokorrean Espainiako I. Txakurkros Koparen hirugarren jardunaldian. Proba joan den igandean jokatu zuten Santanderren, eta Liga Nazionalerako puntuagarria izan zen. Guztira 75 korrikalari inguruk hartu zuten parte.
Bi kilometroko ibilbidea hiru aldiz egin behar izan zuten parte-hartzaileek, eta Lujanbio lasterketaren buruan joan zen ibilbide guztian.
Hurrengo proba Rodeiron (Pontevedra) izango da, otsailaren 6an.