Langileen «egoera dramatikoa», Vizcainon
Ramon Vizcaino enpresan langileak bizitzen ari diren «egoera dramatikoa» salatu dute. Sei soldata kobratu gabe dituztela jakinarazi dute, eta gutxi gorabehera, langile bakoitzari 10.000 euro zor dizkiotela. Ramon Vizcaino AIAC enpresak hartu zuen iaz...
Ramon Vizcaino enpresan langileak bizitzen ari diren «egoera dramatikoa» salatu dute. Sei soldata kobratu gabe dituztela jakinarazi dute, eta gutxi gorabehera, langile bakoitzari 10.000 euro zor dizkiotela.
Ramon Vizcaino AIAC enpresak hartu zuen iaz eta langileek azaldu dute, AIAC-eko buruek jakinarazi dietela ez dutela dirurik jarriko enpresan, instituzioen laguntzak jaso bitartean.
Langileek gogorarazi dute, enpresaren egoera ezin dela mantendu, baina are gutxiago langileena: «AIAC enpresakoek itxaron dezakete laguntzak jaso arte, baina langileok ezin dugu gehiago itxaron gure soldata jaso gabe». Alarma egoeran daudela ohartarazi dute.