Iñaki Salvador eta Ainara Ortega igandean Kabigorrin
Egungo euskal kantagintzan oinarritutako jazz emanaldia eskainiko dute Iñaki Salvador pianojoleak eta Ainara Ortega abeslariak, hilaren 23an, igandean, 19:30etan Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan. Kantaginjazz formatoan, euskal abeslarien lanak moldatuko dituzte, jazzistikoak bihurtuz. Iñaki Salvadorrek bere musika ibilbidean zehar euskal kantagintzako hainbat izen handien alboan lan egin du pianojole, soinujole eta moldatzaile gisa. Mikel Laboarekin 25 urtez izandako harremanaz gain, Salvadorren esku profesionala hainbat talde eta bakarlarik izan dute grabaketa edo kontzertuetarako, hala nola Oskorri, Mikel Markez, Mikel Urdangarin, Amaia Zubiria, Xabier Euzkitze, Imanol, Egan, Urko, Gorka Knörr, Txomin Artola eta Xabier Amuriza, beste batzuen artean. Bere ibilbide pertsonalean ere beti izan du lan ibilbide irekia beti ere euskal kantari adi egonik, bai tradizionalei eta baita egile kontenporaneoei ere. Proposamen berri honetan Ainara Ortegaren ahotsarekin batera egungo euskal kantagintzako zenbait abesti jazz kutsuan entzun daitezke, haien artean Mikel Laboarenak, Benito Lertxundi, Xaber Lete, Mikel Markez, Amaia Zubiria, Juan Carlos Pérez, edota Jabier Muguruzarenak.
Egungo euskal kantagintzan oinarritutako jazz emanaldia eskainiko dute Iñaki Salvador pianojoleak eta Ainara Ortega abeslariak, hilaren 23an, igandean, 19:30etan Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan. Kantaginjazz formatoan, euskal abeslarien lanak moldatuko dituzte, jazzistikoak bihurtuz.
Iñaki Salvadorrek bere musika ibilbidean zehar euskal kantagintzako hainbat izen handien alboan lan egin du pianojole, soinujole eta moldatzaile gisa. Mikel Laboarekin 25 urtez izandako harremanaz gain, Salvadorren esku profesionala hainbat talde eta bakarlarik izan dute grabaketa edo kontzertuetarako, hala nola Oskorri, Mikel Markez, Mikel Urdangarin, Amaia Zubiria, Xabier Euzkitze, Imanol, Egan, Urko, Gorka Knörr, Txomin Artola eta Xabier Amuriza, beste batzuen artean.
Bere ibilbide pertsonalean ere beti izan du lan ibilbide irekia beti ere euskal kantari adi egonik, bai tradizionalei eta baita egile kontenporaneoei ere. Proposamen berri honetan Ainara Ortegaren ahotsarekin batera egungo euskal kantagintzako zenbait abesti jazz kutsuan entzun daitezke, haien artean Mikel Laboarenak, Benito Lertxundi, Xaber Lete, Mikel Markez, Amaia Zubiria, Juan Carlos Pérez, edota Jabier Muguruzarenak.