Benito, barne-barnetik
Itsas ulu zolia da Benito Lertxundi musikari eta abeslariaren azken lana, 2008an kaleratutakoa. Lan mardula da, oriotarrak argitatutako kontzienteenetakoa. Isiltasunaren eta bakardadearen artean, entzulearen barne-munduarekin duen harreman estua islatzen du, ia berrogeita hamar urteko ibilbide musikalak barne-barnean eragin diolako. Larunbatean irundarrei aurkeztuko die Itsas ulu zolia, Amaia Kultur Zentroan, 20:00etatik aurrera.Hutsik ez egiteko zita da, oholtza lehen egiten zuena baino gutxiago zapaltzen ari delako Benito Lertxundi. Sarrerak salgai Iragan astean jarri zituzten sarrerak salgai, eta ohiko toki eta moduetan lor daitezke: kutxazainen bitartez (telekutxa eta servikutxa), internetez, eta Luis Marianoko Turismo bulegoan. Gaur Amaiako lehiatilak zabalik egongo dira 18:00etatik 20:00etara, baita larunbatean ere, kontzertua hasi baino ordubete lehenago, beti ere aurretik sarrerak agortuko ez badira. Txartel orokorraren prezioa 12,80 eurokoa da, eta 8,30ekoa 65 urtetik gorakoentzat eta gazte txarteladunentzat.
Itsas ulu zolia da Benito Lertxundi musikari eta abeslariaren azken lana, 2008an kaleratutakoa. Lan mardula da, oriotarrak argitatutako kontzienteenetakoa. Isiltasunaren eta bakardadearen artean, entzulearen barne-munduarekin duen harreman estua islatzen du, ia berrogeita hamar urteko ibilbide musikalak barne-barnean eragin diolako. Larunbatean irundarrei aurkeztuko die Itsas ulu zolia, Amaia Kultur Zentroan, 20:00etatik aurrera.Hutsik ez egiteko zita da, oholtza lehen egiten zuena baino gutxiago zapaltzen ari delako Benito Lertxundi.