Babesa Xabier Iragorriri, epaiaren egunean
Bihar, Udalbiltza auzia-ri buruzko erabakia hartuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auzi horretan epaitu dute herriko alkate ohi eta Niessen enpresako langile Xabier Iragorri. Hala, lankideek bihar elkarretaratzea egingo dute Iragorriri babesa em...
Bihar, Udalbiltza auzia-ri buruzko erabakia hartuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auzi horretan epaitu dute herriko alkate ohi eta Niessen enpresako langile Xabier Iragorri. Hala, lankideek bihar elkarretaratzea egingo dute Iragorriri babesa emateko.
«Gure lankide Xabier Iragorri epaitua izan da. Berari babesa emateko Niessengo langile guztiei deia egiten dio Enpresa Batzordeak bihar, goizeko hamarretatik hamarrak eta laurdenera lantokiko sarreran egingo den elkarretaratzean parte hartzeko», jakinarazi dute .
Iragorriz gain, Larraitz Sanzberro oiartzuarra, Xabier Alegria eta Imanol Esnaola lezoarrak eta Juan Carlos Alduntzin pasaitarra epaitu dituzte Udalbiltza auzia-n.