‘La Plaza de la Música’ dokumentala proiektatuko dute Trintxerpen
Gaur arratsaldean, Ezker Batua alderdiak antolatuta, La Plaza de la Música (Musika Plaza) dokumentala proiektatuko dute Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan hasita. Dokumentala bukatuta, Juanmi Gutierrez zuzendariak eta dokumentalean parte hartu d...
Gaur arratsaldean, Ezker Batua alderdiak antolatuta, La Plaza de la Música (Musika Plaza) dokumentala proiektatuko dute Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan hasita. Dokumentala bukatuta, Juanmi Gutierrez zuzendariak eta dokumentalean parte hartu duten hainbat lagunek hitzaldia emango dute. Era berean, eurekin hitz egiteko aukera ere izango dute alkateordetzara hurbiltzen direnek.
La Plaza de la Música dokumentalak amiantoak eragin dituen ondorioen gainean hitz egiten du.
Donostiako Zinemaldiko azken aldian aurkeztu zuten dokumentala eta oso harrera ona izan zuen.
Antolatzaileek adierazi dutenez, iaz hemezortzi lagun hil ziren Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban amiantoak eragindako kutsadurarengatik.