Zigorrak, Mikel Martin jipoitu zutenentzat
Donostiako epaitegi batek Mikel Martin jipoitu zuten lau militarretatik biri bi urteko kartzela zigorra (lesio delituagatik) eta 300 euroko isuna (agintaritzari desobeditzeagatik) ezarri die. Beste biei, berriz, 4.500 euroko isuna jarri die delituak egitea ez eragozteagatik. Lauek Martini 7.670 euroko kalte ordainak eman beharko dizkiete jasandako lesioengatik, eta beste 45 euro arropak hausteagatik. Atzo eman zuten epaiaren berri. Epaiaren arabera, 2005ko urtarrilaren 13ko gaueko gertakariak frogatuta geratu dira. Hala, akusatuak San Martin kalean zeudela oihuka eta hiriko altzariei kolpeka aritu zirela dio. Urbieta kaleko izkinara iritsi zirenean, Mikel Martinekin topo egin zuten akusatuek Contra deritzon taberna aldera zihoala. Epaiak zehazten duenez, akusatutako bik “aurretik hitzartuta” Martinengana zuzendu ziren, eta esan zioten: “‘Ziur ETArekin eta Ibarretxe planarekin ados zauden horietakoa zarela’. Bitartean, ostiko bat eman zioten ezkerreko hankan». Epaian gaineratzen denez, Martin ihes egiten saiatu zen, baina akusatuek harrapatu egin zuten, eta ondoren, ostiko gehiago eta ukabilkadak eman zizkioten gorputz osoan zehar. Akusatuetako bik joka jarraitzen zuten bitartean, beste biak bi metrora egon ziren, “erasoa saihesteko ezer egin gabe”. 137 egun, osatzeko Erasoaren ondorioz, Mikel Martinek traumatismoak izan zituen, eta 137 egun behar izan zituen osatzeko. Akusazio partikularrak hiru urteko kartzela zigorrak eskatu zituen bi erasotzaileentzat, eta 7.200 euroko isunak beste [...]
Donostiako epaitegi batek Mikel Martin jipoitu zuten lau militarretatik biri bi urteko kartzela zigorra (lesio delituagatik) eta 300 euroko isuna (agintaritzari desobeditzeagatik) ezarri die. Beste biei, berriz, 4.500 euroko isuna jarri die delituak egitea ez eragozteagatik. Lauek Martini 7.670 euroko kalte ordainak eman beharko dizkiete jasandako lesioengatik, eta beste 45 euro arropak hausteagatik. Atzo eman zuten epaiaren berri.
Epaiaren arabera, 2005ko urtarrilaren 13ko gaueko gertakariak frogatuta geratu dira. Hala, akusatuak San Martin kalean zeudela oihuka eta hiriko altzariei kolpeka aritu zirela dio. Urbieta kaleko izkinara iritsi zirenean, Mikel Martinekin topo egin zuten akusatuek Contra deritzon taberna aldera zihoala. Epaiak zehazten duenez, akusatutako bik “aurretik hitzartuta” Martinengana zuzendu ziren, eta esan zioten: “‘Ziur ETArekin eta Ibarretxe planarekin ados zauden horietakoa zarela’. Bitartean, ostiko bat eman zioten ezkerreko hankan».
Epaian gaineratzen denez, Martin ihes egiten saiatu zen, baina akusatuek harrapatu egin zuten, eta ondoren, ostiko gehiago eta ukabilkadak eman zizkioten gorputz osoan zehar. Akusatuetako bik joka jarraitzen zuten bitartean, beste biak bi metrora egon ziren, “erasoa saihesteko ezer egin gabe”.
137 egun, osatzeko
Erasoaren ondorioz, Mikel Martinek traumatismoak izan zituen, eta 137 egun behar izan zituen osatzeko. Akusazio partikularrak hiru urteko kartzela zigorrak eskatu zituen bi erasotzaileentzat, eta 7.200 euroko isunak beste bi militarrentzat. Gipuzkoako Auzitegian helegitea aurkezteko aukera dago.
Martin errenteriarra da, eta EHGAMeko kidea.