Xenpelar Sariketaz ariko dira Peñagarikanorekin Hitzetik Hortzera saioan
Angel Mari Peñagarikano ETB1-eko Hitzetik Hortzera saioan egongo da etzidamu herriko Xenpelar Sariaz hitz egiteko. Peñagarikanok 1980an irabazi zuen Xenpelar sariketa, eta Xenpelar Bertso Eskolak eta Ereintza Kultur Elkarteak omenaldia egin zioten au...
Angel Mari Peñagarikano ETB1-eko Hitzetik Hortzera saioan egongo da etzidamu herriko Xenpelar Sariaz hitz egiteko. Peñagarikanok 1980an irabazi zuen Xenpelar sariketa, eta Xenpelar Bertso Eskolak eta Ereintza Kultur Elkarteak omenaldia egin zioten aurtengoan.
Jon Artano aurkezlearekin batera, orain dela hogeita hamar urte egindako saioko eta joan den abenduan egin duten azken saioko gorabeherak komentatuko ditu Peñagarikanok.
Agin Rezolak irabazi zuen azkeneko Xenpelar Sariketa. Alaia Martin, Haritz Casabal, Julio Soto, Odei Barroso eta Aitzol Barandiaran izan zituen bertsokide taula gainean. Azkenean, Rezola gailendu zen, eta Angel Mari Peñagarikanok jarri zion txapela.