Portuko egunerokotasuna liburu batean bildua
Jon Cazenave, Kepa Olano eta Andrea Sendon argazkilariek Pasaiako portuko egunerokotasuna argazki bidez islatu dute Pasaiako Portu Agintaritzak argitaratu duen Pasaia día a día (Pasaia egunez egun) izeneko liburuan. Lau hilabetez portuko txokoak, pertsonak eta jarduera ezagutu eta interesgarri iruditu zitzaiena kameraren objektiboarekin hartu dute. Cazenaveri eta Olanori haurtzaroko oroitzapenak etorri zaizkie lan honekin. “Hiru urte arte Donibanen bizi izan nintzen eta lan hau egiteko aukera eman zidatenean ez nuen zalantzarik izan. Melankolia kontua izan da, eta Pasaiara argazkilari bezala itzultzea oso interesgarria izan da”, azaldu du Olanok. “Oroitzapen asko etortzen zaizkit burura: amarekin motoran joaten nintzenean, istripua izan eta motora urperatu zenean… Asko disfrutatu du esperientzia honekin”, dio. Cazenavek portuko garabiak ditu gogoan: “Txikitan Lezora maiz joaten ginen afaltzera eta portuak beti deitzen zidan atentzioa. Lan hau oso interesgarria izan da, argazkilari batek eguneko 24 orduak argazkiak ateratzeko aukera edukitzea ikaragarria da, eta hori portu batean soilik gertatzen da”. “Mundu baten bukaeraren uneko argazkiak” Miguel Buen Portu Agintaritzako presidentearen iritziz, mundu baten bukaeraren uneko argazkiak dira liburukoak: “Hamarkada baten buruan txoko asko jendearen oroimenean soilik geratuko dira, ordurako ez dira egongo eta. Kaputxinoak-Molinaoko scalextric-a argazkietan bakarrik existitzen da dagoeneko, eta gauza bera gertatuko da San Pedroko lonja zaharrarekin”. Liburua, [...]
Jon Cazenave, Kepa Olano eta Andrea Sendon argazkilariek Pasaiako portuko egunerokotasuna argazki bidez islatu dute Pasaiako Portu Agintaritzak argitaratu duen Pasaia día a día (Pasaia egunez egun) izeneko liburuan. Lau hilabetez portuko txokoak, pertsonak eta jarduera ezagutu eta interesgarri iruditu zitzaiena kameraren objektiboarekin hartu dute.
Cazenaveri eta Olanori haurtzaroko oroitzapenak etorri zaizkie lan honekin. “Hiru urte arte Donibanen bizi izan nintzen eta lan hau egiteko aukera eman zidatenean ez nuen zalantzarik izan. Melankolia kontua izan da, eta Pasaiara argazkilari bezala itzultzea oso interesgarria izan da”, azaldu du Olanok. “Oroitzapen asko etortzen zaizkit burura: amarekin motoran joaten nintzenean, istripua izan eta motora urperatu zenean… Asko disfrutatu du esperientzia honekin”, dio. Cazenavek portuko garabiak ditu gogoan: “Txikitan Lezora maiz joaten ginen afaltzera eta portuak beti deitzen zidan atentzioa. Lan hau oso interesgarria izan da, argazkilari batek eguneko 24 orduak argazkiak ateratzeko aukera edukitzea ikaragarria da, eta hori portu batean soilik gertatzen da”.
“Mundu baten bukaeraren uneko argazkiak”
Miguel Buen Portu Agintaritzako presidentearen iritziz, mundu baten bukaeraren uneko argazkiak dira liburukoak: “Hamarkada baten buruan txoko asko jendearen oroimenean soilik geratuko dira, ordurako ez dira egongo eta. Kaputxinoak-Molinaoko scalextric-a argazkietan bakarrik existitzen da dagoeneko, eta gauza bera gertatuko da San Pedroko lonja zaharrarekin”.
Liburua, hasiera batean, ez dute salgai jarriko, Portu Agintaritzak opari gisa erabiliko du bere konpromisoetan.