Neskak, palan trebatzen
Txost sortzean iragarri zuten: lehen aldiz neska talde bat elkartzekotan zen palan trebatzeko. Dagoeneko, 11 neska ari dira astero palaz trebatzen, hiru taldeetan: 13-14 urtekoak (hiru pilotari); 16-17koak (lau) eta 17-18koak (lau). Haurtzaroko frontoian entrenatzen dira, Jon Juanes entrenatzailearen agindupean. Txostetik jakinarazi dutenez, asko saiatzen dira eta oso maila polita erakusten dute zenbaitek. Gehiago animatzea espero dute, eta neskak palan eta gainontzeko pilota jokoetan aritzea ohikoa bihurtzea.
Txost sortzean iragarri zuten: lehen aldiz neska talde bat elkartzekotan zen palan trebatzeko. Dagoeneko, 11 neska ari dira astero palaz trebatzen, hiru taldeetan: 13-14 urtekoak (hiru pilotari); 16-17koak (lau) eta 17-18koak (lau).
Haurtzaroko frontoian entrenatzen dira, Jon Juanes entrenatzailearen agindupean. Txostetik jakinarazi dutenez, asko saiatzen dira eta oso maila polita erakusten dute zenbaitek.
Gehiago animatzea espero dute, eta neskak palan eta gainontzeko pilota jokoetan aritzea ohikoa bihurtzea.