Hendaiak,
Hondarribiak eta
Irunek ere, Euskal Herriko beste herri askok bezala, badute dagoeneko bere Hitza sarean. Atzoz geroztik hiru herrietako berriak Asier Perez de Karkamo kazetariaren eskutik irakurri ahal izango dira, eta
Oarso Bidasoko beste Hitzekin batera osatuko dute eskualdeko webgunea ere.
HendaiakoaIpar Euskal Herriko lehen Hitza izango da, gainera. Hainbat ataletan banatuko da herri bakoitzeko Hitza.
hendaia.hitza.info,
hondarribia.hitza.info eta
irun.hitza.info irakurleen eskura daude sarean.