Pagoetako parajeekin hasiko du urtea Itsastarrak taldeak
Igande honetan hasiko dira Trintxerpeko Itsastarrak mendi taldeko kideek hain gustuko duten ekintzarekin, mendizaletasunarekin. Herrerako Mendizaleak taldeko kideekin batera aurtengo egitaraua prestatu dute, eta lehenengo irteera igandean izango da, hi...
Igande honetan hasiko dira Trintxerpeko Itsastarrak mendi taldeko kideek hain gustuko duten ekintzarekin, mendizaletasunarekin. Herrerako Mendizaleak taldeko kideekin batera aurtengo egitaraua prestatu dute, eta lehenengo irteera igandean izango da, hilaren 16an. Transhumantziaren ibilbidea deitu diotena egingo dute. Horrela, Pagoeta (Orio) eta Iturburu (Bidania) ezagutuko dute. Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago eskuratu 943 399 325 telefono zenbakietara dei dezakete.
Otsailean, berriz, Mendizaleak taldearen 50. urteurrenaren haritik Kultura Astea egingo dute 7tik 12ra. Otsailaren 13an Murumendi mendira joango dira.
Martxoa
Hilak 13. Izazpe (967 m.)
Apirila
Hilak 10. Manttale (573 m.). Finalisten Jaia.
Maiatza
Hilak 15. Ganboa (1.402 m.).
Ekaina
Hilak 4-5. Aragoiko Pirinioak.
Uztaila
Hilak 2-3. Moncayo (2.316 m.).
Hilak 23-25. Europako Mendiak.
Iraila
Hilak 24-25. Pimene (2.801 m.)
Urria
Hilak 16. Artzanburu (1.368 m.)
Azaroa
Hilak 13. Arantzazu.
Abendua
Hilak 18. Munanier (778 m.).