Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak, asteburuan

Abian da Euskal Herriko III. Mus Txapelketa. Dagoeneko hainbat kanporaketa jokatu dituzte, baina gehienak datozen asteburuan jokatuko dituzte Oarso Bidasoa eskualdean. Euskal Herriko final nazionala Lapurdin jokatuko dute, Urruñan zehazki, martxoaren ...

Abian da Euskal Herriko III. Mus Txapelketa. Dagoeneko hainbat kanporaketa jokatu dituzte, baina gehienak datozen asteburuan jokatuko dituzte Oarso Bidasoa eskualdean.

Euskal Herriko final nazionala Lapurdin jokatuko dute, Urruñan zehazki, martxoaren 12an. Zazpi herrialdeetako finalak, berriz, otsailean zehar jokatuko dituzte lehenengo kanporaketak pasatu dituzten karta zaleek.

Hainbat sari iragarri dituzte antolatzaileek: 3.000 euro; nazioartera bidaiak; egonaldiak; txapelak; garaikurrak…

Informazio gehiago nahi duenak www.euskalherrikomustxapelketa.org webgunean eskura dezake.

Kanporaketak

  • Donibane eta Hendaia: Jokatuak. Pasa den asteburuan jokatu zituzten partidak.
  • Irun: Hazia elkartean. Etzidamu, 16:30ean.
  • Lezo: Tiñelu elkartean. Etzidamu, 15:30ean.
  • San Pedro: Antxeta elkartean. Etzidamu, 16:30ean.
  • Trintxerpe: Trintxerren. Etzidamu, 16:30ean.
  • Errenteria-Orereta: Landaren. Hilaren 23an, 16:00etan.
  • Antxo: Basari elkartean. Hilaren 28an, 21:30ean.
  • Oiartzun: Amazkar tabernan. Hilaren 29an, 16:00etan.
  • Hondarribia: Ez dago antolatzailerik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.