Ureztatze sistema berria Hondartza futbol zelaian
Udaleko kirol sailak Hondartza futbol zelaiko ureztatze sistema berritu du. Xabier Tifek, kirol zinegotziak azaldu duenez, “ureztatze sistema aldatu beharra zegoen. Hondartza udal zelaiko ureztatze sistema 1976koa zen, zaharkitua zegoen eta aldatzeko...
Udaleko kirol sailak Hondartza futbol zelaiko ureztatze sistema berritu du. Xabier Tifek, kirol zinegotziak azaldu duenez, “ureztatze sistema aldatu beharra zegoen. Hondartza udal zelaiko ureztatze sistema 1976koa zen, zaharkitua zegoen eta aldatzeko beharra argia zen. Obra honen helburua zelaia ahalik eta egoera onenean egotea da, zelaiaren mantentze lanaren ardura duten pertsonen jardun baldintzak hobetuz”. 6 ihinztagailu jarri dituzte, zelaiko albo bakoitzean hiru alegia. Fervega enpresak jarri ditu, eta obra lanak J.M. Rubio Etxebeste enpresak egin ditu. Aurrekontua guztira 32. 000 eurokoa izan da, BEZ barne.