Oarso-Bidasoko ostalariak Letxunborro etorbideko Cafe Irunen bilduko dira bihar, asteazkenean, 17:30ean, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak tabakoaren lege berriaz informatzeko deituriko bilkuran. Bertan legea «zehatz-mehatz» azaltzeaz gain, sektorean ...
Oarso-Bidasoko ostalariak Letxunborro etorbideko Cafe Irunen bilduko dira bihar, asteazkenean, 17:30ean, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak tabakoaren lege berriaz informatzeko deituriko bilkuran. Bertan legea «zehatz-mehatz» azaltzeaz gain, sektorean sortu diren zalantzak argitzeko asmoa dute, erakundeko prentsa zerbitzuak jakitera eman duenez.
Bost hitzordu Gipuzkoan
Guztira bost bilera egingo dituzte herrialdean. Astelehenean egin zuten lehena, Donostian. Irungoaren ondoren helburu berarekin bilduko dira Bergaran ostegunean, eta Zarautzen eta Tolosan datozen astelehenean eta asteartean.