OB: «Parte-hartzea ulertzeko era xelebrea du Udal Gobernu Taldeak»
Oiartzungo Udal Gobernuak Taldeak, pasa den abenduaren 29ko udalbatzarrean onartu zituen 2011rako aurrekontuak, ezker abertzaleko zinegotzien botoekin. Orain, Gobernu Taldeak auzo bilerak antolatu ditu eta, beste gaien artean, aurrekontuak jorratuko di...
Oiartzungo Udal Gobernuak Taldeak, pasa den abenduaren 29ko udalbatzarrean onartu zituen 2011rako aurrekontuak, ezker abertzaleko zinegotzien botoekin.
Orain, Gobernu Taldeak auzo bilerak antolatu ditu eta, beste gaien artean, aurrekontuak jorratuko dituzte. OB OiartzunBairen esanetan, «parte-hartzea ulertzeko era xelebrea du Udal Gobernu Taldeak», eta auzo bileren berri emateko zabaldutako bandoetan bildutako testua gogorarazi du: «Udaletxe honetatik 2011. urteko Udal Aurrekontuak prestatzen hasi garela jakinarazten dizuegu eta bide batez, horretarako antolatu ditugun auzo-errondetan herritar guztiei parte hartzera deitzen dizuegu».
OBk salatu du, lehenik eta behin erabakiak hartu dituztela, eta gero bileretara joaten diren herritarrei gauzak nola diren kontatuko dietela Udal Gobernu Taldeko kideek, «herritarrek amen esan dezaten».
Arau Ordezkatzaileekin, zabor bilketarekin eta gainerako erabakiekin ere berdin-berdina egin dutela dio OBk eta galdera bat luzatu die ezker abertzaleko hautetsiei: «Hau al da Oiartzungo Udal Gobernuak ulertzen duen parte-hartzea?».