Inoiz baino korrikalari gehiago, Fanderiako Krosean
Fanderiako Haurren Krosak marka guztiak gainditu ditu aurten parte-hartzaileei dagokienez: 200 inguru haurrek parte hartu zuten. Fanderiako auzo elkarteak antolatu du bosgarrenez lasterketa. Bost mailetan aritu ziren korrikan. Hala, Aurrebenjaminen Mai...
Fanderiako Haurren Krosak marka guztiak gainditu ditu aurten parte-hartzaileei dagokienez: 200 inguru haurrek parte hartu zuten. Fanderiako auzo elkarteak antolatu du bosgarrenez lasterketa.
Bost mailetan aritu ziren korrikan. Hala, Aurrebenjaminen Mailan, Gorka Amigot izan zen onena mutiletan eta Maider Etayo nesketan; Benjaminen Mailan, Oier Castillo eta Dorleta Galan; Alebinen Mailan, Iker Goñi eta Aintzane Pescador; Haur Mailan Sergio Soria eta Leire Fernandez; eta Kadeteen Mailan Natalia Garcia. Maila horretan ez zuen mutil batek ere parte hartu.
Sailkapena
- Aurrebenjaminen Maila: Mutilak: Gorka Amigot, Oiergi Arzallus eta Xabier Garzon. Neskak: Hiart Ibarguren, Zuriñe Moreno eta Irati Miras.
- Benjaminen Maila: Mutilak: Oier Castillo, Ibai Serrano eta Martxel Parrondo. Neskak: Dorleta Galan, Maider Etayo eta Garoa Felipe.
- Alebinen Maila: Mutilak: Iker Goñi, Ander Garmendia eta Markel Salgredo. Neskak: Aintzane Pescador, Josune Bermudez eta Maialen Alzugarai.
- Haurren Maila: Mutilak: Sergio Soria, Mikel Artola eta Eneko Barejo. Neskak: Leire Fernandez, Josune Bermudez eta Leire Juanbeltz.
- Kadeteen Maila: Mutilak: Parte-hartzailerik ez zen izan. Neskak: Natalia Garcia, Ainhoa Novillo.