Aurrekontuak, PTPa eta Ikerketa Batzordea, auzoetan
Oiartzungo Udalak jakinarazi du urtarrilean zehar auzoetako bilerak egingo dituztela herritarrekin hiru gai zehatzen gainean hitz egiteko: 2011ko aurrekontuak, Lurraldeko Zatikako Plana (PTP), eta Ikerketa Batzordea. Lehenengo bilera gaur egingo dute, ...
Oiartzungo Udalak jakinarazi du urtarrilean zehar auzoetako bilerak egingo dituztela herritarrekin hiru gai zehatzen gainean hitz egiteko: 2011ko aurrekontuak, Lurraldeko Zatikako Plana (PTP), eta Ikerketa Batzordea.
Lehenengo bilera gaur egingo dute, 19:30ean, Ugaldetxoko Atamitxen. Bigarrena, berriz, bihar, 19:30ean, Iturriotzko Iturri-Berrin. Aste honetako azken bilera etzi (osteguna) egingo dute, Arraguako Aldegunan (19:30ean).
Datorren astean beste lau bilera egingo dituzte.