Pinturas Iztietaren XV. Pintura Lehiaketaren sariak banatu dituzte
Pinturas Iztietaren XV. Pintura Lehiaketaren sariak banatu dituzte
Pinturas Iztieta dendak antolatzen duen pintura lehiaketaren XV. ekitaldiaren sariak banatu dituzte gaur. Helduen mailan, Anabel Irasuegi Lopetegiren lana izan da epaimahaiarentzat onena. Bigarren saria, bestalde, Joaquin Arregi Bacailoarentzat izan da. Gazteen mailan, (14 eta 18 urte bitartekoentzat) Enara Pombar Hospitalerrek jaso du lehenengo saria eta azkenik, haurren maila, Aroa Tarragona Martinezen eta Lorena Hernandez Vicenteren lanak izan dira epaimahaiarentzat onenak.
Gaia eta teknika librea landu behar izan dute dute parte-hartzaileek. Lan horiek, Pinturas Iztietak Diputazio Plazan duen dendan ikusteko aukera egongo da astelehena bitarte.