Eusko Alkartasunak Bilboko manifestazioarekin bat egin du

Eusko Alkartasunak Bilboko manifestazioarekin bat egin du

Errenteria-Oreretako Eusko Alkartasunak, urte berri honetan egin duen lehenengo bileraren ondoren, Bilboko kaleetan zehar gaur 17:30etik aurrera egingo den manifestazio nazionalean parte hartuko duela adierazi du. Honekin batera, Euskal Presok Euskal Herrira eskubide guztiekin, egin dezagun urratsa lema gisa duen manifestazioan parte hartzera animatu nahi ditu Oarsoaldeko biztanleak.

Honez gain, Gernikako Akordioa sinatu duten partiduek aurkeztu duten testuarekin bat egiten duela adierazi nahi du Eusko Alkartasunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.