Emakume bat hil da trenak harrapatuta, Irun eta Hendaia artean
Emakume bat hil da arratsaldeko lehen orduan Hendaia eta Irun lotzen dituen nazioarteko zubiaren geltokian, trenak harrapatuta.
EuskoTrenek jakinarazi duenez, ezbeharra 14.15 inguruan gertatu da, nazioarteko zubia deritzonaren tren geltokitik gertu.
Lasarte-Oriatik Hendaiara zihoan trena pasatzera zihoala, emakumea trenbidera atera da, argitu ez diren arrazoiak tarteko, eta harrapatu egin du.
Tren trafikoa moztu egin dute Irungo Colon geltokia eta Hendaia artean.