Bigarren hiruhileko tailerrak, Pasaia Musikalen
Pasaia Musikaletik gogorarazi dutenez, bigarren hiruhileko tailerrekin hastear daude. Pasa den hiruhilekotik martxan daude honako tailerrak: ekialdeko dantzak, flamenkoa eta norberaren barrualdera bidaia. Horietan izena eman nahi dutenek, arazorik gabe...
Pasaia Musikaletik gogorarazi dutenez, bigarren hiruhileko tailerrekin hastear daude. Pasa den hiruhilekotik martxan daude honako tailerrak: ekialdeko dantzak, flamenkoa eta norberaren barrualdera bidaia. Horietan izena eman nahi dutenek, arazorik gabe eman dezakete, lehenengo hiruhilekoan parte hartu ez bazuten ere.
Norberaren barrualdera tailerra, astelehenetan egiten dute eta beste tailer batzuen nahasketa dela azaldu dute Pasaia Musikaletik: mantrak eta mandalak, emoziotik musika entzuten eta munduko dantzak nahasten ditu.
Ekialdeko dantzak tailerreko eskolak astearte arratsaldeetan ematen dituzte eta flamenkokoak asteazken arratsaldeetan.
Sendatze gaitasunak tailerra ere eskaintzen dutela gogorarazi dute musika eskolatik, “nahiz eta orain arte martxan jartzeko aukerarik ez den izan”.
Tailerrek 32,4 euro balio dute hiruhileko. Informazio gehiago nahi duenak, musika eskolarekin jar daiteke harremanetan, 943 39 60 55 zenbakian.