El Niño loteriak hirugarren sari bat utzi du Errenterian
El Niño loteriak 784.000 euro utzi du herrian. Hain zuzen, 21.693 zenbakiak ekarri du txanpon pila ederra Errenteria-Oreretara. Foru plazan dagoen 2. administrazioak banatu du dezimo hori. Administrazioak zituen 58 serietatik 56 saldu ditu. Horrez gai...
El Niño loteriak 784.000 euro utzi du herrian. Hain zuzen, 21.693 zenbakiak ekarri du txanpon pila ederra Errenteria-Oreretara. Foru plazan dagoen 2. administrazioak banatu du dezimo hori. Administrazioak zituen 58 serietatik 56 saldu ditu. Horrez gain, Izadi tabernan eta Beraungo estankoan ere saldu dute zenbaki bera.
Horrenbestez, 21.693 zenbakidun dezimo bakoitzeko 1.400 euro jasoko ditu zenbaki hori daukanak. Alegia, 70 euro gastatutako euro bakoitzeko.
Administrazioko jabeek jakinarazi dutenez, 21.693 zenbakia urte osoan zehar daukate salgai, zenbaki horretara harpidetuta daudelako.