Batzorde informatiboak ez direla biltzen salatu du ezker abertzaleak
Errenteriako-Oreretako ezker abertzaleak batzorde informatiboez egiten den erabilera “gogor” kritikatu du. Agus Cano, Iñaki Queralt eta Santi Angulo zinegotzi abertzaleen arabera, batzorde informatiboak hilabetero egin behar direla zehaztuta dago, baina askotan ez direla egiten salatu dute “Udal Gobernuko kideek bileran eztabaidatzeko gairik ez dagoela argudiatzen dutelako”. Angulok azaldu duenez, oposizioko kideak ez daude liberatuta, eta horrenbestez, egunak erreserbatuta dituzte. Udal Gobernuko kideak, berriz, liberatuta daude, eta “maiz” ohiko bilerak bertan behera uzten dituztela, eta ondoren, ezohiko bilerak deitzen dituztela esan du. Liberatuta ez daudenak, baina, ezin dira joan bilkura horietara. Hala, Gobernu Taldeak batzordea “bere interesen arabera” erabiltzen duela salatu du. Eztabaidatzeko gairik ez dagoela, berriz, gezurtzat jo dute zinegotziek, eta hala, herritarrei eragiten dien hainbat gai gogorarazi dituzte. Ogasun batzorderi dagokionez, ez dela bildu salatu dute, eta zentzu horretan, 2011ko aurrekontuak (epe guztiak gaindituta dituen aurrekoaren jarraipena) eta saneamendu plana bezalako gai garrantzitsuak egin gabe dituela gogorarazi dute. Hirigintza eta ingurumen batzordeei dagokionez, berriz, azken hilabetean ez dela bilerarik egin jakinarazi dute, eta gaiak bazirela esan dute: Hirigintza Aholku Kontseiluko kideekin bilkura (duela bi urte eskatutakoa); auzoetan dauden arazoak (Olibeteko auzo elkartearen kexak); topoaren Herrera, Pasaia eta Galtzarabordako zatiaren gaineko informazioa zabaltzea; eta Ingurumen Aholku Kontseilua eratzea (Arartekoak hori [...]
Errenteriako-Oreretako ezker abertzaleak batzorde informatiboez egiten den erabilera “gogor” kritikatu du. Agus Cano, Iñaki Queralt eta Santi Angulo zinegotzi abertzaleen arabera, batzorde informatiboak hilabetero egin behar direla zehaztuta dago, baina askotan ez direla egiten salatu dute “Udal Gobernuko kideek bileran eztabaidatzeko gairik ez dagoela argudiatzen dutelako”.
Angulok azaldu duenez, oposizioko kideak ez daude liberatuta, eta horrenbestez, egunak erreserbatuta dituzte. Udal Gobernuko kideak, berriz, liberatuta daude, eta “maiz” ohiko bilerak bertan behera uzten dituztela, eta ondoren, ezohiko bilerak deitzen dituztela esan du. Liberatuta ez daudenak, baina, ezin dira joan bilkura horietara. Hala, Gobernu Taldeak batzordea “bere interesen arabera” erabiltzen duela salatu du.
Eztabaidatzeko gairik ez dagoela, berriz, gezurtzat jo dute zinegotziek, eta hala, herritarrei eragiten dien hainbat gai gogorarazi dituzte. Ogasun batzorderi dagokionez, ez dela bildu salatu dute, eta zentzu horretan, 2011ko aurrekontuak (epe guztiak gaindituta dituen aurrekoaren jarraipena) eta saneamendu plana bezalako gai garrantzitsuak egin gabe dituela gogorarazi dute.
Hirigintza eta ingurumen batzordeei dagokionez, berriz, azken hilabetean ez dela bilerarik egin jakinarazi dute, eta gaiak bazirela esan dute: Hirigintza Aholku Kontseiluko kideekin bilkura (duela bi urte eskatutakoa); auzoetan dauden arazoak (Olibeteko auzo elkartearen kexak); topoaren Herrera, Pasaia eta Galtzarabordako zatiaren gaineko informazioa zabaltzea; eta Ingurumen Aholku Kontseilua eratzea (Arartekoak hori sortzea eskatu zuen). Topoaren gaineko informazioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak proposamena luzatu zuenean hori herritarren esku jartzeko ebazpena atera zuela jakinarazi dute, “baina udal teknikariak horren gaineko informaziorik ez daukala esan digu”. Udalak alegaziorik ez duela egin azaldu dute eta epea hilaren 31n bukatzen zela.
Egun gehien larritzen dituen gaia, baina, Donostialdeko Zatikako Plana (PTP) dela adierazi dute, Udalak ez baitu PTPren gaineko batzorderik planteatu. Ezker abertzaleko zinegotzien esanetan, beste herrietan Udaletan eta kalean ere alegazioak biltzen aritu direla esan dute, baina Errenteriako Udaleko batzorde informatiboa ez dela bildu: “Eragile sozialek eman dute horren berri”. Horrez gain, “presaka eta korrika” Udalak alegazioak aurkeztu nahi dituela jakinarazi dute ezker abertzaleko zinegotziek, eta datorren ostegunean (hilak 13) ezohiko bilkura egingo dutela horretarako. “Epea hilaren 20an bukatzen da”, zehaztu dute. PTPren kontrako alegazioak aurkezteko lehendabiziko data abenduaren erdialdean bukatzen zen, eta zentzu horretan, Udal Gobernuak “egiteko asmorik ere” ez zuela iritzi diote.
Hala, Udal Gobernuak herritarrak “informatu gabe eta parte-hartzeko aukerarik gabe”, Zamalbide auzoko bizilagunak “salduta” utzi dituztela iritzi diote. Horrez gain, Udalaren autonomia eta eskumenak “beste erakundeen esku” laga dituztela salatu dute, eta aurkeztutako alegazioak “barregarriak” izan direla. Esaterako, topoaren proiektuaren plano batetik “marratxo bat” aldatzea.
Topoari dagokionez, ezker abertzaleak proposamen bat ere egin du: alegazioak aurkezteko epea luzatzea eta Galtzarabordatik aurrera, topoa lur azpitik pasatzeko aukera ez baztertzea.
Topoa