Aintzane Ezenarro, egoera politikoari buruzko hitzaldietan
Aintzane Ezenarro Aralarko legebiltzarkideak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, egoera politikoari buruzko zikloaren baitan. Bi egun beranduago, Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusia izango da hizlaria, eta urtarrilaren 25ean, berriz, Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentearen txanda izango da. Hitzaldi zikloa amaitzeko, Oskar Matute Alternatibako kidea mintzatuko da. Saio guztiak 19:30etik 21:00ak bitartean izango dira, Kaputxinoen elizako beheko solairuko ekitaldi aretoan. Egoera politikoaren azterketa eta indar bilketa zikloa pasa den urte bukaeran hasi ziren egiten. Lehen saio horretan Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidentea, Pello Urizar EAko presidentea eta Eugenio Etxebeste Antxon ETAko buruzagi izandakoak izan zuten hitz egiteko aukera. Horien artean Antxonek emandako hitzaldia nabarmendu dute antolatzaileek “oihartzun handia lortu baitzuen Euskal Herriko zein Espainiako komunikabiderik garrantzitsuenetan”. Datozen asteetan izango diren emanaldiekin hitzaldi zikloa amaitutzat emango dute antolatzaileek. Ondoren, “beste jardun eredu batzuetan” sartuko direla iragarri dute. “Horiek joera politiko eta sindikal askotariko herritar taldea osatzen dute, eta hamabostero ostiral arratsaldetan biltzen direla egoera politikoaz gogoeta egin eta ekimen publiko ezberdinak martxan jartzeko”, jakinarazi dute. Gaineratu dute “zazpi lurralde osatutako Euskal Herria eta beronen erabakitzeko eskubidea aitortzen duen jendea” direla, eta ezaugarri horiek konpartitzen dituztela guztien arteko “elkarlan politikoa eta soziala” bilatzen dituztelako. Zentzu horretan, herritarrak hitzaldi horietara joatera animatu [...]
Aintzane Ezenarro Aralarko legebiltzarkideak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, egoera politikoari buruzko zikloaren baitan. Bi egun beranduago, Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusia izango da hizlaria, eta urtarrilaren 25ean, berriz, Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentearen txanda izango da. Hitzaldi zikloa amaitzeko, Oskar Matute Alternatibako kidea mintzatuko da. Saio guztiak 19:30etik 21:00ak bitartean izango dira, Kaputxinoen elizako beheko solairuko ekitaldi aretoan.
Egoera politikoaren azterketa eta indar bilketa zikloa pasa den urte bukaeran hasi ziren egiten. Lehen saio horretan Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidentea, Pello Urizar EAko presidentea eta Eugenio Etxebeste Antxon ETAko buruzagi izandakoak izan zuten hitz egiteko aukera. Horien artean Antxonek emandako hitzaldia nabarmendu dute antolatzaileek “oihartzun handia lortu baitzuen Euskal Herriko zein Espainiako komunikabiderik garrantzitsuenetan”.
Datozen asteetan izango diren emanaldiekin hitzaldi zikloa amaitutzat emango dute antolatzaileek. Ondoren, “beste jardun eredu batzuetan” sartuko direla iragarri dute. “Horiek joera politiko eta sindikal askotariko herritar taldea osatzen dute, eta hamabostero ostiral arratsaldetan biltzen direla egoera politikoaz gogoeta egin eta ekimen publiko ezberdinak martxan jartzeko”, jakinarazi dute. Gaineratu dute “zazpi lurralde osatutako Euskal Herria eta beronen erabakitzeko eskubidea aitortzen duen jendea” direla, eta ezaugarri horiek konpartitzen dituztela guztien arteko “elkarlan politikoa eta soziala” bilatzen dituztelako.
Zentzu horretan, herritarrak hitzaldi horietara joatera animatu dituzte, eta deialdi berezia egin dute “bakoitzak bakarrik bere joerako hizlaria entzutera joan beharrean, besteetara ere joateko ahalegina” egin dezan. “Hesiak gainditu behar ditugu, oinarri konpartituak bilatu eta horien alde elkarrekin jarduteko ordua da, eta lehen urratsa iritzi kualifikatu desberdina entzuteko gaitasuna lantzea da”, adierazi dute.