Illimani GKEk jostailuak jaso ditu Boliviari laguntzeko nahiarekin
Errenteria-Oreretako Illimani gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) jostailuak jaso zituen joan den hilaren 2an, urtean zehar Boliviari laguntzeko egiten dituen mekatu txikietan saltzeko. Megas motorzaleen elkarteko 70 kide izan zire gobernuz kanpoko era...
Errenteria-Oreretako Illimani gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) jostailuak jaso zituen joan den hilaren 2an, urtean zehar Boliviari laguntzeko egiten dituen mekatu txikietan saltzeko.
Megas motorzaleen elkarteko 70 kide izan zire gobernuz kanpoko erakundeari jostailuak emateko arduradunak. Jasotako jostailu hauekin dirua biltzeko helburua du hurrengo hilabeteetan Illimanik
GKEak, Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkartearekin eta Gipuzkoako Megas motorzaleen elkartearekin egiten du ekintza hori. Aurtengoa hirugarren urtea izan da.