Errege Magoak lau barrutietara iritsiko dira gaur, zakuak bete opari
Errege kabalgatak izango dira gaur eguneko protagonistak. Etxeko txikienen gozamenerako, arratsean han eta hemen ibiliko dira Gaspar, Meltxor eta Baltasar, hamaika laguntzailerekin, gutunak biltzen. Pasaiako lehen geltokia Trintxerpen izango dute erregeek. Itsasoz iritsiko dira, 16:45ean, eta handik zuzenean alkateordetzara joango dira, 17:00etatik aurrera txikien gutunak jasotzeko. Kabalgata 19:15ean irtengo da Gudarien Enparantzatik. Donibanen, 18:30ean abiatuko da kabalgata Meipitik. Erregeek danbor-jole, arrantzale, baserritar eta barrutiko gainerako ordezkariekin batera Donibaneko kaleak zeharkatuko dituzte, gozokiak banatuz Santiago Plazara iritsi artean. Plazan jaiotza biziduna izango dute zain. Kabalgata bukatu eta gero, haurrek erregeak agurtzeko aukera izango dute, eta baita euren eskutitzak emateko ere. San Pedron, Gatzagatik irtengo da kabalgata, 19:00etan. Pobladoa eta Zamatete zeharkatu ondoren, erdialdera jaitsi eta Torreatzerainoko itzulia egingo dute, azkenik,elizaren atzealdean geratu eta oholtzan txikien eskutitzak hartzeko. Antxoko kabalgata 19:00etan irtengo da baita ere, Luzuriagatik. Barrutiari bira emango diote erregeek, zaldian, ondoren Kultur Etxean bildu eta haurren eskutitzak jasotzeko.
Errege kabalgatak izango dira gaur eguneko protagonistak. Etxeko txikienen gozamenerako, arratsean han eta hemen ibiliko dira Gaspar, Meltxor eta Baltasar, hamaika laguntzailerekin, gutunak biltzen. Pasaiako lehen geltokia Trintxerpen izango dute erregeek. Itsasoz iritsiko dira, 16:45ean, eta handik zuzenean alkateordetzara joango dira, 17:00etatik aurrera txikien gutunak jasotzeko. Kabalgata 19:15ean irtengo da Gudarien Enparantzatik.
Donibanen, 18:30ean abiatuko da kabalgata Meipitik. Erregeek danbor-jole, arrantzale, baserritar eta barrutiko gainerako ordezkariekin batera Donibaneko kaleak zeharkatuko dituzte, gozokiak banatuz Santiago Plazara iritsi artean. Plazan jaiotza biziduna izango dute zain. Kabalgata bukatu eta gero, haurrek erregeak agurtzeko aukera izango dute, eta baita euren eskutitzak emateko ere.
San Pedron, Gatzagatik irtengo da kabalgata, 19:00etan. Pobladoa eta Zamatete zeharkatu ondoren, erdialdera jaitsi eta Torreatzerainoko itzulia egingo dute, azkenik,elizaren atzealdean geratu eta oholtzan txikien eskutitzak hartzeko.
Antxoko kabalgata 19:00etan irtengo da baita ere, Luzuriagatik. Barrutiari bira emango diote erregeek, zaldian, ondoren Kultur Etxean bildu eta haurren eskutitzak jasotzeko.