Argazki zaharren erakusketak hiru auzo bisitatuko ditu hilabetean zehar
Altzibarren, Ugaldetxon eta Iturriotzen jarriko dute; Udalak iragarri zuen auzoetara eramatea zela asmoa
Abenduaren 15era arte udaletxeko areto nagusian egon zen herriko argazki zaharren erakusketa. Orain, Udalak iragarri bezala, auzoetara eramango dute. Hala, hilabete honetan zehar herriko hiru auzo bisitatuko ditu erakusketak: Altzibar, Ugaldetxo eta Iturriotz.
Astelehenetik aurrera, argazki zaharrak Altzibarren ikusteko aukera izango da. Eskoletan jarriko dituzte, astebetez (hilaren 5era arte, datorren larunbatera arte, alegia). 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusketa astean zehar. Larunbatetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara irekiko dute.
Ugaldetxon, hilaren 17tik 22ra jarriko dute, Atamitxen. Ordutegia Altzibarko bera izango da.
Iturriotzen, azkenik, hilaren 24tik 29ra gozatu ahal izango dute herriko argazki zaharrez. Dorretxean jarriko dute erakusketa eta aipatutako ordutegi bera izango du, astean zehar 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, goizez, 11:00etatik 14:00etara, alegia.