Agur ke arteko egunei
Banaka nahiz taldeka, tabakoa uzteko terapiak jarriko ditu martxan Osasun Sailak erretzaile gehien dauden zonaldeetan; tartean Trintxerpeko eta San Pedroko anbulatorioetan. Kearen mapa egina du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta mapa horren arabera, Pasaia dago Euskal Autonomia Erkidegoan erretzaile gehien dituen zonaldeen artean. Horregatik, eta tabakoaren kontrako lege berriaren harira, besteak beste, San Pedroko eta Trintxerpeko anbulatorioan erretzeari uzteko terapiak martxan jarriko dituztela iragarri du, norbanakoei nahiz taldeei zuzenduta. Anbulatorioko buru Alejandro Olondrisek albistea baieztatu du. Bilera batetara deitu dituzte gaurko, eta han emango omen dizkiete terapia horiei begira jarraitu beharreko irizpideak. Edonola ere, San Pedroko anbulatorioan ez daude horien zain. «Erizaintzako pertsonala prestatzen gabiltza», adierazi du Olondrisek. Terapiak, bestalde, lehenik ere egin izan dituzte, zehaztu duenez «medikazioa eta laguntza psikologikoa uztartuz». Legea indarrean sartuz geroztik, bestalde, anbulatorioaren sarrera zaintzen dihardutela esan du, eta erretzailerik ez dagoela baieztatu du. Askok utzi nahi, lortu gutxik Tabakoaren kontrako lege berriak erretzaileen kopuruan eragingo ote duen argitzeke dago. Oraingoz, baina, goizegi da. Mikel Egurrola botikaria da San Pedron. Esan duenez ez dute salmentetan igarri: «Ez partxetan, ez zigarro elektronikoan ez eta pilulatan». Are gehiago, zigarro elektronikoa orain dela hilabete ekarri dutela eta bat bera ere ez dutela saldu aitortu du. Erretzeari uzteko protokoloa, [...]
Banaka nahiz taldeka, tabakoa uzteko terapiak jarriko ditu martxan Osasun Sailak erretzaile gehien dauden zonaldeetan; tartean Trintxerpeko eta San Pedroko anbulatorioetan.
Kearen mapa egina du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta mapa horren arabera, Pasaia dago Euskal Autonomia Erkidegoan erretzaile gehien dituen zonaldeen artean. Horregatik, eta tabakoaren kontrako lege berriaren harira, besteak beste, San Pedroko eta Trintxerpeko anbulatorioan erretzeari uzteko terapiak martxan jarriko dituztela iragarri du, norbanakoei nahiz taldeei zuzenduta. Anbulatorioko buru Alejandro Olondrisek albistea baieztatu du. Bilera batetara deitu dituzte gaurko, eta han emango omen dizkiete terapia horiei begira jarraitu beharreko irizpideak.
Edonola ere, San Pedroko anbulatorioan ez daude horien zain. «Erizaintzako pertsonala prestatzen gabiltza», adierazi du Olondrisek. Terapiak, bestalde, lehenik ere egin izan dituzte, zehaztu duenez «medikazioa eta laguntza psikologikoa uztartuz».
Legea indarrean sartuz geroztik, bestalde, anbulatorioaren sarrera zaintzen dihardutela esan du, eta erretzailerik ez dagoela baieztatu du.
Askok utzi nahi, lortu gutxik
Tabakoaren kontrako lege berriak erretzaileen kopuruan eragingo ote duen argitzeke dago. Oraingoz, baina, goizegi da. Mikel Egurrola botikaria da San Pedron. Esan duenez ez dute salmentetan igarri: «Ez partxetan, ez zigarro elektronikoan ez eta pilulatan». Are gehiago, zigarro elektronikoa orain dela hilabete ekarri dutela eta bat bera ere ez dutela saldu aitortu du.
Erretzeari uzteko protokoloa, bestalde, lehendik ere jorratzen zutela esan du Egurrolak, baina jendeari nahi baino gehiago kosta egiten zaiola aitortu du. Protokoloa egin duten zortzi pazienteetatik bostek utzi diote erretzeari. Urtebeteko tratamendua da, botikaria, medikua eta medikazioak lagunduta. Erretzeari utzi nahi dionak 24 kontrol saio izaten ditu.
Berogailuak tabernen atarian
Lege berria indarrean sartzearekin batera, inguruko hiri paisaian bada elementu berria: tabernetako atarietako berogailuak, Botero tabernakoak kasu. Bertako barra gobernatzen duen Cristina Silvak dio «legea gogo onez zein txarrez» hartu duten bezeroak dituztela, «denetarik» dela. Pixkanaka, baina, jendea ohitzen doala eta agindu gabe erretzera kanpora irteten dela dio. Legeak galera ekonomikoak ekarriko dizkiola argi du: «Lehen eser
i eta hiru kafe hartzen zituenak, orain bakarra hartzen du».