Ezker abertzaleak ez du ordenantzaren beharrik ikusten
Udalaren urratsen zain, ordenantza zibikoaren kontrako iritziak ugaritzen doaz. Ezker abertzaleak ere ez du uste ordenantza horren beharrik dagoenik. Zinegotzi independentisten arabera, Udal Gobernu Taldeak (PSE-EE, EAJ eta H1) “presaka eta korrika” ordenantza berria onartzea nahi duen arren, herriko kultur, kirol, eta auzo elkarteek ez dute inolako parte hartzerik izan. “Despotismo ilustratuaren garaian bezala, herriarentzat (isunak eta zigorrak), baina herririk gabe (erabakiak)”, adierazi dute. Gainera, herriko eragile sozialek behin baino gehiagotan egindako eskaerei “muzin” egin die Udal Gobernu taldeak ezker abertzalearen iritziz. Ildo horretatik, Udal Gobernuaren asmoetan “oso bestelako helburua” ikusten dute ezker abertzaleko zinegotziek: “Ordenantzaren arrazoiak irakurrita, oso latza iruditzen zaigu kalean egiten den edozein gauza gizalegetik kanpoko jokabideetan sartzea eta elkarbizitzari egindako erasotzat hartzea. Noiztik doa elkarbizitzaren aurka zerbait errebindikatzea?”. “Alarma” Haatik, Oreretan horrelako ordenantza eskatzen duen jokabiderik ez du uste dagoenik ezker abertzaleak: “Beraz, Udal Gobernuak halako alarma bat asmatu du bere benetako asmoa aurrera ateratzeko”. Ildo horretatik, Galtzarabordako bizilagunekin izandako ika-mika gogorarazi du ezker abertzaleak. “Ez dugu zalantzarik edozein errebindikazio sozial, laboral zein nazional kaletik kentzea lortu nahi dutela. Komunikabide gehienak kontrolatu ondoren, kalea kontrolatzea geratzen zaie”, iritzi diote. Horrez gain, Udal Gobernuko kideek kideek ordenantzaren bidez “zentsura soziala eta politikoa” ezarri nahi dutela adierazi dute. [...]
Udalaren urratsen zain, ordenantza zibikoaren kontrako iritziak ugaritzen doaz. Ezker abertzaleak ere ez du uste ordenantza horren beharrik dagoenik. Zinegotzi independentisten arabera, Udal Gobernu Taldeak (PSE-EE, EAJ eta H1) “presaka eta korrika” ordenantza berria onartzea nahi duen arren, herriko kultur, kirol, eta auzo elkarteek ez dute inolako parte hartzerik izan. “Despotismo ilustratuaren garaian bezala, herriarentzat (isunak eta zigorrak), baina herririk gabe (erabakiak)”, adierazi dute.
Gainera, herriko eragile sozialek behin baino gehiagotan egindako eskaerei “muzin” egin die Udal Gobernu taldeak ezker abertzalearen iritziz.
Ildo horretatik, Udal Gobernuaren asmoetan “oso bestelako helburua” ikusten dute ezker abertzaleko zinegotziek: “Ordenantzaren arrazoiak irakurrita, oso latza iruditzen zaigu kalean egiten den edozein gauza gizalegetik kanpoko jokabideetan sartzea eta elkarbizitzari egindako erasotzat hartzea. Noiztik doa elkarbizitzaren aurka zerbait errebindikatzea?”.
“Alarma”
Haatik, Oreretan horrelako ordenantza eskatzen duen jokabiderik ez du uste dagoenik ezker abertzaleak: “Beraz, Udal Gobernuak halako alarma bat asmatu du bere benetako asmoa aurrera ateratzeko”. Ildo horretatik, Galtzarabordako bizilagunekin izandako ika-mika gogorarazi du ezker abertzaleak. “Ez dugu zalantzarik edozein errebindikazio sozial, laboral zein nazional kaletik kentzea lortu nahi dutela. Komunikabide gehienak kontrolatu ondoren, kalea kontrolatzea geratzen zaie”, iritzi diote.
Horrez gain, Udal Gobernuko kideek kideek ordenantzaren bidez “zentsura soziala eta politikoa” ezarri nahi dutela adierazi dute. Francok ordenantza txalotuko lukeela ere gaineratu dute.
Ezker abertzaleak, baina, “kolore guztiak” gustatzen zaizkiela esan dute: “Eta horregatik elkarteen lana txalotzen dugu benetan garrantzitsua baita izaera kritikoa eta errebindikatiboa izatea”.