Errenteriako Hitza 2011-01-04 14:00:34
Errenteriako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Sailak antolatuta, Erregeen kabalgata egingo dute bihar. Urteroko ohiturari jarraituz, kabalgata erdiguneko kaleetan zehar murgilduko da herriko gazteenen gozamenerako. Erregeen kabalgata 18:00etan irtengo da Tulleko biribilgunetik eta herriko kaleak zeharkatu ondoren, 19:00etan harrera egingo diete udaletxeko areto nagusian Errege Magoei. Bertan, haurren eskakizunak entzungo dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek. Aurten berritasun bat izango du Errege kabalgatak. Aurreko urteekin alderatuta, bihar, karroza bat gehiago aterako da kabalgatan. Erregeen laguntzaileak joango dira karroza berri horretan. Errenteriako Udal Musika Bandak interpretatutako musikaz lagunduta joango da Erregeen kabalgata ibilbide guztian zehar. Antolatzaileek jakinarazi dute 510 kilo goxoki, txokolatezko zazpi mila txanpona eta mila globo banatuko dituztela Errege Magoek herriko kaleetan. Horrez gain, kabalgata 250 zuzi eramailez lagunduta egongo da. Trafikoan aldaketak Biharko Errege kabalgata egin ahal izateko trafikoan aldaketa batzuk egongo direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Galizia biribilgunetik hasi eta Santa Klara Plaza bitarteko Biteri, Xenpelar, Tulle eta Nafarroa Etorbidea kaleetan aparkatuta dauden ibilgailuak kendu egin beharko direla jakinarazi dute. Horrez gain, Segundo Izpizua eta Biteri kalearen arteko gurutzebidea; Beraun kaleko eta Arramendi pasealekuko gurutzebidea; Aralar Plaza; Galiziako biribilgunea eta Larzabal kaleak itxi egingo dituztela jakinarazi dute. 17:45etik aurrera itxiko dituzte. Horrez gain, Segundo Izpizua eta Biteri kalearen arteko [...]
Errenteriako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Sailak antolatuta, Erregeen kabalgata egingo dute bihar. Urteroko ohiturari jarraituz, kabalgata erdiguneko kaleetan zehar murgilduko da herriko gazteenen gozamenerako.
Erregeen kabalgata 18:00etan irtengo da Tulleko biribilgunetik eta herriko kaleak zeharkatu ondoren, 19:00etan harrera egingo diete udaletxeko areto nagusian Errege Magoei. Bertan, haurren eskakizunak entzungo dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek.
Aurten berritasun bat izango du Errege kabalgatak. Aurreko urteekin alderatuta, bihar, karroza bat gehiago aterako da kabalgatan. Erregeen laguntzaileak joango dira karroza berri horretan. Errenteriako Udal Musika Bandak interpretatutako musikaz lagunduta joango da Erregeen kabalgata ibilbide guztian zehar.
Antolatzaileek jakinarazi dute 510 kilo goxoki, txokolatezko zazpi mila txanpona eta mila globo banatuko dituztela Errege Magoek herriko kaleetan. Horrez gain, kabalgata 250 zuzi eramailez lagunduta egongo da.
Trafikoan aldaketak
Biharko Errege kabalgata egin ahal izateko trafikoan aldaketa batzuk egongo direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Galizia biribilgunetik hasi eta Santa Klara Plaza bitarteko Biteri, Xenpelar, Tulle eta Nafarroa Etorbidea kaleetan aparkatuta dauden ibilgailuak kendu egin beharko direla jakinarazi dute.
Horrez gain, Segundo Izpizua eta Biteri kalearen arteko gurutzebidea; Beraun kaleko eta Arramendi pasealekuko gurutzebidea; Aralar Plaza; Galiziako biribilgunea eta Larzabal kaleak itxi egingo dituztela jakinarazi dute. 17:45etik aurrera itxiko dituzte.
Horrez gain, Segundo Izpizua eta Biteri kalearen arteko gurutzebidea; Beraun kaleko eta Arramendi pasealekuko gurutzebidea; Aralar Plaza, Galiziako biribilgunea eta Larzabal kaleak itxi egingo dituztela jakinarazi dute. 17:45etik aurrera itxiko dituzte.
Garraio publikoan ere aldaketak egongo dira gaur. Beraungo ibilbidea egin ohi duen autobus zerbitzuaren geltokia Tulle kalera lekualdatuko dute. Ordu berean, Oiartzungo, Irungo, Hondarribiko eta Donibaneko norantzan dauden autobus zerbitzuen geltokiak, Renfeko biribilguneaan jarriko dituzte.
Ibilgailuarekin herriko hainbat auzotara iritsi ahal izateko azkenik, alternatibak (N1 errepidea) erabiltzeko eskatu dute.