Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

OB: «Aurrekontua behera eta atez atekoa, aldiz, gora

Azkeneko udalbatzarrean (pasa den asteazkenean) onartutakoaren baitan, aurten, aurrekontu orokorrak behera eta atez atekoaren aurrekontuak gora egingo duela salatu du OiartzunBaik (OB). «Oiartzungo Udal Gobernuak onartu berri duen aurrekontua iazkoa baino 700.000 euro gutxiagokoa da. Inbertsioak behera egiten dute, sarrerek behera egiten baitute, baina atez atekoa, iaz baino gehiago kostako da. Aurten 1.500.000 euro kostako zaigu atez atekoa herritarroi», kritikatu du. Zaborra lau edukiontziekin biltzen zenean, 700.000 euro kostatzen zela nabarmendu du OiartzunBaik, «orain onartu denaren erdia baino gutxiago», gaineratu du. «Alkateak hala ere merkeagoa dela esaten jarraitzen du», gaitzetsi du OBk. Udalbatzarrean, eztabaida Pasa den udalbatzarrean, OBk aurrekontuaren kontra bozkatu zuen eta atez atekoari buruzko puntua izan zen eztabaida gehien piztu zuena. Xanet Arozena bozeramaileak esan zuen 1.500.000 euro gehiegi zirela atez atekoarentzat, eta diru hori horretan inbertituko ez balitz, inbertsio asko egin ahal izango liratekeela Oiartzunen. Aitor Etxeberria alkateak erantzun zion, datu hori ez dela zuzena: «Atez atekoaren kostua 835.000 euroko da (gainontzeko gastuak kale garbiketari eta beste zerbitzu batzuei dagozkie eta aparte doaz, baina baita beste sistemetan ere). 700.000tik horra diferentzia ez da hainbestekoa». Bestalde, Etxeberriak adierazi zuen lau edukiontzien sistema garestiagoa dela, eta are gehiago bost edukiontziena: «Duela gutxira arte genuen sistema hori edo bost edukiontziena [...]

admin
Bidasoa
2011/01/03

Azkeneko udalbatzarrean (pasa den asteazkenean) onartutakoaren baitan, aurten, aurrekontu orokorrak behera eta atez atekoaren aurrekontuak gora egingo duela salatu du OiartzunBaik (OB).

«Oiartzungo Udal Gobernuak onartu berri duen aurrekontua iazkoa baino 700.000 euro gutxiagokoa da. Inbertsioak behera egiten dute, sarrerek behera egiten baitute, baina atez atekoa, iaz baino gehiago kostako da. Aurten 1.500.000 euro kostako zaigu atez atekoa herritarroi», kritikatu du.

Zaborra lau edukiontziekin biltzen zenean, 700.000 euro kostatzen zela nabarmendu du OiartzunBaik, «orain onartu denaren erdia baino gutxiago», gaineratu du. «Alkateak hala ere merkeagoa dela esaten jarraitzen du», gaitzetsi du OBk.

Udalbatzarrean, eztabaida
Pasa den udalbatzarrean, OBk aurrekontuaren kontra bozkatu zuen eta atez atekoari buruzko puntua izan zen eztabaida gehien piztu zuena. Xanet Arozena bozeramaileak esan zuen 1.500.000 euro gehiegi zirela atez atekoarentzat, eta diru hori horretan inbertituko ez balitz, inbertsio asko egin ahal izango liratekeela Oiartzunen.

Aitor Etxeberria alkateak erantzun zion, datu hori ez dela zuzena: «Atez atekoaren kostua 835.000 euroko da (gainontzeko gastuak kale garbiketari eta beste zerbitzu batzuei dagozkie eta aparte doaz, baina baita beste sistemetan ere). 700.000tik horra diferentzia ez da hainbestekoa».

Bestalde, Etxeberriak adierazi zuen lau edukiontzien sistema garestiagoa dela, eta are gehiago bost edukiontziena: «Duela gutxira arte genuen sistema hori edo bost edukiontziena garestitzen joango dira, ez ordea atez atekoa. Hasieran inbertsio gehiago behar du bai, baina kosteak gero finkatu egiten dira eta materiala saltzeagatik ere dirua biltzen dugu». Jendea zifrekin ez nahasteko eskatu zion alkateak OBri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.