Mixu Mitxelena abeslaria gogoratuko dute igandean Pausun, Xaia ostatuak antolatu duen asteburu potolo baten barruan. Roots system taldearen emanaldia antolatu du Urbidexka karrikako tabernak heldu den ostiralerako, urtarrilaren 7rako. Horrez gain, laru...
Mixu Mitxelena abeslaria gogoratuko dute igandean Pausun, Xaia ostatuak antolatu duen asteburu potolo baten barruan. Roots system taldearen emanaldia antolatu du Urbidexka karrikako tabernak heldu den ostiralerako, urtarrilaren 7rako. Horrez gain, larunbatean Euskal Heriko mus txapelketako sailkapen fasea ospatuko da bertan. Asteburuko ekitaldi zerrendarekin amaitzeko, igandean bazkaria eginen dute Xaian, orain bi urte zendu zen Sustraia taldeko abeslari Mixu Mitxelena gogoratzeko. Mixu pertsona oso maitatua zen Urruñan, hala nola, festak alaitzen ibilitakoa da, fanfarreko kide zelarik. Ekitaldien gaineko informazio gehiago behar duenak ostutako telefonora dei dezake: 0559-20 76 10.