Danborradarako entseguak bihar, 8an eta 11n
Hilaren 15eko Danborradako antolatzaileek hiri erdiko eskolan egingo diren entseguetako daten eta ordutegien beri eman dute. Bihar da lehenengo zita, asteartearekin, 19:00etan. Bigarren saioa larunbatean izango da, hilaren 8an, 11:00etan. Azkenengo ent...
Hilaren 15eko Danborradako antolatzaileek hiri erdiko eskolan egingo diren entseguetako daten eta ordutegien beri eman dute. Bihar da lehenengo zita, asteartearekin, 19:00etan. Bigarren saioa larunbatean izango da, hilaren 8an, 11:00etan. Azkenengo entsegua hurrengo asteartean deitu dute, urtarrilaren 11n, 19:00etan.
Iaz bezala, aurten ere danborrak alokairuan jarriko dituzte, gaurtik aurrera. Interesaturik daudenek Tout pour la fête – Besta dendan jaso ditzakete (Geltoki karrika, 13), 6 euroren trukean; danborrak itzultzeko azken eguna urtarrilaren 26a da, asteazkena.