Kanpo kaia izango du ardatz Gipuzkoa Aurrera Fundazioak
Gipuzkoa Aurrera elkartea 2011 erdialdera izaera juridikoa aldatu eta fundazio bihurtuko da. Bere proiektu estrategikoen artean Pasaiako kanpo kaia egongo da eta horren inguruko posizionamendu zehatza egingo du; hau da, proiektuaren gaineko estrategia,...
Gipuzkoa Aurrera elkartea 2011 erdialdera izaera juridikoa aldatu eta fundazio bihurtuko da. Bere proiektu estrategikoen artean Pasaiako kanpo kaia egongo da eta horren inguruko posizionamendu zehatza egingo du; hau da, proiektuaren gaineko estrategia, lehentasunak eta helburuak idatziko ditu, besteak beste.
Egoitza eta zuzendari nagusi berriak izango ditu Gipuzkoa Aurrerak. Egoitza nagusia Donostian egongo da eta zuzendaria aldatzen joango da. Kudeaketa zuzendari nagusi jakin batek eramango du, baina oraindik ez dute erabaki zein izango den.
Kide berriak sartzeko aukera
Gaur egun sei erakundek osatzen dute elkartea: Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxak, Adegik, Mondragon taldeak, Merkataritza Ganberak eta Donostiako Udalak. Hala eta guztiz ere, kide gehiago sartzeko aukera egongo da hurrengo urtetik aurrera.