Andra Mari Abesbatzak bere aldizkaria sortu du

Andra Mari Abesbatzak A.M.A. Berripapera izeneko aldizkaria sortu eta argitaratu du. Lehen alea hilabete honetan argitaratu du, eta abesbatzaren 2011ko egutegiarekin batera banatu dute. Guztira, 500 ale banatu dituzte. Urtean lau alditan argitaratuko d...

Andra Mari Abesbatzak A.M.A. Berripapera izeneko aldizkaria sortu eta argitaratu du. Lehen alea hilabete honetan argitaratu du, eta abesbatzaren 2011ko egutegiarekin batera banatu dute. Guztira, 500 ale banatu dituzte. Urtean lau alditan argitaratuko dute aldizkaria eta paperean zein euskarri digitalean hedatuko da.

Urtaroekin batera kaleratuko dute aldizkaria eta Andra Mari Abesbatza osatzen duten koru guztien informazioa biltzen du. Abesbatzaren aldizkari berriak harpidetza digitala egiteko aukera eskaintzen du, eta horrekin batera  abesbatzaren  www.coralandramari.com webgunean eskuratzeko aukera egongo da ere.

Aldizkariak atal finkoak ditu. Lehenengo zenbakian, esaterako, neguari dagokion agenda dakar. Horrez gain, aurtengo Santa Zezilia zikloaren informazioa eta Kanaria Handiko Las Palmaseko denboraldian, Granadako Nazioarteko Musika Jaialdian eta Txinako  Munduko Abesbatzen Olinpiadetan abesbatzak izandako parte-hartzeak dakartza, besteak beste.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.