EBk lokalen gaineko parte-hartze prozesua eskatu du
Ezker Batuak (EB) gazteen lokalen jarduera arautuko duen udal ordenantza egiteko parte-hartze prozesua martxan jartzeko eskatu du. EBren arabera, ordenantza horrek herritarren parte-hartze prozesu baten ondorio izan behar du, eta bertan, gazteek beraie...
Ezker Batuak (EB) gazteen lokalen jarduera arautuko duen udal ordenantza egiteko parte-hartze prozesua martxan jartzeko eskatu du. EBren arabera, ordenantza horrek herritarren parte-hartze prozesu baten ondorio izan behar du, eta bertan, gazteek beraiek, bizilagunen elkarteek eta udal taldeen ordezkariek parte hartu behar dutela adierazi du. Hala eta guztiz ere, oro har, herritar guztiek parte hartu beharko luketela iritzi dio.
Beste herri batzuetan ere aurretik antzeko esperientziak izandirela jakinarazi du, Legazpin, esate baterako.
Jarduera hori arautu beharra dagoela uste du EBk, “herriko ia auzo guztietan daude gazteek erabiltzen dituzten lokalak”. Udal taldearen iritziz, lokal horiek garrantzitsuak dira gazteentzat, euren aisia eta denbora librea estaltzeko balio baitute. Hala ere, gogorarazi du lokal horiek hainbat bizilaguni buruhausteak eragiten dizkietela, eta zentzu horretan uste du irtenbide egokia izango litzatekeela udal ordenantza.
Udal ordenantza hori, baina, “eraginkorragoa” izango litzateke “guztien parte-hartzearekin egingo balitz”, azaldu du. Bertan, lokal horiek bete beharko lituzketen baldintzak eta ordutegia arautu beharko liratekeela iritzi dio udal taldeak.